Azken urte hauetan Udalak inbertsio haundiak egin ditu. Horiek defizita haundia ekarri dute eta Nafarroako Gobernuak %100ean ez duenez behin ere diruz laguntzen, Udalaren egoera ekonomikoa ez dela egokiena ohartazi du Udalak. Urte akabera baino lehen planifikazioa eta diagnosi lana egin beharra da eta horren barne, Udaleko ekonomia aztertzeko puntua landuko da. Egoera ekonomiko zailaren aitzinean, eta hurrengo urteko aurrekontuei begira, ekonomilari eta soziologo batek azterketa osatua eginen dute.