Mus txapelketa hilaren 25ean

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Ekaitza Elkarteak antolatuta, Eguberrietako I. Mus Txapelketa jokatuko da Eguberri Egunean, hilak 25. 18:00etan hasiko da txapelketa eta sari ederrak izanen dira: lehen bikotearentzat Eguberrietako zare bana eta bigarren bikotearentzat gazta, ardoa eta txanpainarekin osatutako lote bana.

Bertzalde, urtarrilaren 2rako pilotari buruzko bideo emanaldi bat antolatu du Ekaitza Elkarteak, baina horri buruzko xehetasunak hurrengo alean emanen ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun