Olentzeroren inguruko ekitaldi guztiak hilaren 24an eginen dira

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Azken urteetan Eguberri Egunean jende gutti biltzen zelako egin du aldaketa Guraso Elkarteak

Eguberrietako datak izateko gero eta guttiago falta da. Heldu den astean Gabon eta Eguberri Egunak dira. Hori dela eta, gure herrian Euskal Herriko bertze txokoetan bezala, Olentzero menditik jautsiko da eta ikazkinak egonaldi ederrak eginen ditu. Aurten Guraso Elkarteak aldaketa bat egitea erabaki du: ekitaldi guztiak hilaren 24an eginen dira. Goizean herrian kalejira izanen da Olentzeroekin, soinulari eta kantari karrikaz karrika ibiliko dira. 16:30etik aitzinera, berriz, herriko plazan bilduko dira eta kantuan eta aulki-dantzan ariko dira. Berendu batekin akabera emanen zaio egunari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun