Euskara Batzordeak bertze urte batez Kultur Egunak antolatu zituen abenduko lehen asteburuan, eta haur, gazte zein helduek, denek izan zuten gozatzeko aukera. Txiste afaria, antzerkia, erakusketa... denetarik izan zen. Tartean etxeko produktuen eta sendabelarren mundua izeneko erakusketa. Argazkian ageri denez, produktu andana bildu zen. Bertzalde, bizkotxo lehiaketa arrakastatsua izan zen:14 bizkotxo aurkeztu ziren. Guztien artean, lehen saria Enaitz eta Gorkarentzat izan zen; bigarren saria Amador Txoperenarentzat eta hirugarrena Maite Legasa eta Ana Sirerarentzat. Aurkeztutako opilekin eta bertze zenbait jan eta edarirekin berendu ederra izan zuten, aurtengo Kultur Egunei akabaila gozoa emateko.