24 bertsolarik parte hartu zuten Bortzirietako taldekako hamargarren bertso lehiaketan

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

TTIPI TTAPA

Zortzi hirukotetan banatutako 24 bertsolarik parte hartu dute Bortzirietako X. taldekako bertso lehiaketan. Bertsolariak ez ezik, trikitilariak, gai-emaileak, gai-jartzaileak eta epaileak ere bertso eskolatik ateratakoak ziren. Otordu eta ostatu giroan jokatzen den lehiaketan, bertsolari konsagratuekin batera (Nafarroako 5 txapeldun aritu ziren), txapelketetan eta saioetan ohikoak direnak eta gutti aritzen direnak nahasten dira, baita jendaurreko lehen saioa zuten batzuk ere. Linddurrenborda sagardotegian egindako afariaren ondotik jokatu zen finalean Aro(t)zenatarrak taldeak (Manolo, Estitxu eta Aitor) 7 puntuko aldea atera zien Xabier Silveira, Jon Elizetxe gartzaindarrari eta Egoitz Gorosterrazu iturendarrari. Iban Garro herritarrak lortu zuen Berako Espidobaita elkarteak bertso onenari emandako ‘Kotto Saria’.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun