Olentzero eta Urtezahar eguna

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Hainbat ospakizun izanen dira aurten ere Eguberrietan. Abenduaren 24an, Olentzeroren bisita izanen dugu eta hala, arratsaldean neska-mutikoak Eguberrietako kantak abesteko bilduko dira, 17:30ean, Herriko Etxeko plazan. Ilunabarrean, berriz, gazte eta helduen txanda izanen da eta karrikaz-karrika ibiliko dira.

Urteko azken egunean, Glin-Glana eta Diostesalbearen txanda izanen da. Urtezahar arratsaldean, 15:00etatik aitzinera, haurrak auzoz auzo ibiliko dira, Glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman kantuarekin eskean. Beranduago, berriz, 18:00etan, Diostesalbea. Kopla kantuan ariko dira gazte eta helduak herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun