Merkataritza gunea Lesakan?

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Ongi erabilitako gezur bat, zurrumurru bat, esames bat edo txiste bat xelebrea eta atsegina izan daiteke ostatu batean, lagunarteko afari batean edo herriko poteoan. Baina kargu publikoa duten pertsonek erabakiak horietako batean oinarrituz hartzen dituztenean eta denborarekin aintzat hartu beharreko dokumentuekin lan egin ordez mantendu egiten badituzte, dramatikoak izatera irits daitezke. Lesakako Merkatarien Elkarteko lehendakari andrearen adierazpenak irakurri ondotik diot hau. Irakurri nionez, bere agintaldian lortu duen gauzarik haundiena Lesakan merkataritza gunea eraikitzeko zegoen proiektua geldiaraztea izan da. Eta noski, hori irakurtzeak zalantzak sortzen dizkio Lesakaren etorkizunak kezkatzen duen edonori: Benetan zegoen behar hori? Eta baldin bazegoen, non dago dokumentazioa?
Lehendakari andreak erraten ahal digu zein den merkataritza gune hori eraikitzeko interesa duen enpresa edo pertsona horren izena eta non eskatu zuen baimena?
Inork baimenik eskatu ez badu, zergatik eman zaio segida iruzurrari? Argi eta garbi, nik uste dut, ez dagoela eskaerarik. Ez dut uste inor horrelako inbertsio batekin ausartuko denik, eskualdean jende nahikorik ez dagoelako. Gainera, ez dut lortu inork erakustea, eta noski, eskaerarik ez badago, Udalak ezin du ukatu, eta beraz, ezin dio deus ere adierazi Elkarteari (lehendakari andreak baietz erran du).
Hortaz, gezurrei buruz solasean segitzen dugu. Herria mugiarazi izanarekin gelditu gara eta dokumentuetan oinarrituz lan egin beharrean, gezur batean oinarrituz egin dela. Eta gezur hori guztiz nahita egindakoa eta zabaldutakoa izan daiteke, hartara, Landazelaietan etxebizitzak eraikitzeko sinatu beharreko hirigintza hitzarmena geldiarazteko. Hori da momentuz Udalak geldiarazi duena. Gelditze horren ondorioz, lehenik eta behin, Lesakako gazteak kanpoan inbertitu beharko dute edo etxebizitza kontutik jasotako irabaziak eta irabazi horien interesak Gobernuari itzuli beharko dizkiote, etxebizitza horiek eraikitzeko Udalak ez duelako negotziatzeko nahiko balentria edo gaitasunik izan.
Bigarrenik, baliteke Udala prozesu judizial batean sartzea eta horrek kalte-ordain haundiak eragin ditzake. Irmotasun nahikorik ez edukitzeagatik egin beharko dio aitzin arrisku horri eta lehendakariaren arabera, Elkarteak egin duen presioagatik amore emateagatik.
Eta azkenik, gaineratu nahiko nuke, gai honekin lesakar gehienak kaltetuak aterako badira ere, denborarekin Landazelaietan lortutako atzerapenari onura aterako dionik ere badela, eta horiek ez dira dira prezeski herriko merkatariak. Baina ailegatuko da honi buruz hitz egiteko eguna.
Norbaitek gai hauek guztiak dokumentuekin gezurtatzea gustatuko litzaidake, eta espero dut lehenbailehen egitea, nik eta ni bezala pentsatzen duten bertze aunitzen zalantzak argitzeko.
Garbi utzi nahi dut idatzi honen helburua kalean entzundakoetan oinarrituz gai publikoetan lan egiteak dakarren arriskuaren berri ematea dela, dokumentu argiekin, behar bezala erregistratutako dokumentuekin eta gai garrantzitsuen eragina somatzen duten herritarrek horren berri izan gabe. Bat etorriko dira nirekin, halako dokumentuak gordetzeak, guttienez, nolabaiteko ezinegona sortzen duela, eta legez kanpokoa izateaz gain, zoritxarreko ondorioak izan ditzakeela.

Jose Luis Etxegarai - Lesakako EJA-PNV

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun