Banku-helbideratzea eta bertze lau tramite internet bidez egiteko aukera eskaintzen du berakoudala.net webguneak. Orain arte egin zitezkeen tramiteez gain, hau da, zirkulazio zerga autolikidatzea, ordainagirien ordainketa, katastro ziurtagiriak eskatzea eta errolda ziurtagiriak eskatzea, bortzgarren bat ere egin ahal izanen da hemendik aitzin: banku-helbideratzeen eskaera. Berako Udala, Animsaren aholkularitzarekin, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin, tramiteak internet bidez egiteko eskaria zabaltzeko plana ari da garatzen. Tramiteak helbide honetan egin daitezke: www.berakoudala.net/udala/tramiteak
Herritarrekiko harremanak erraztu
Berako udalak herritarrekiko harremanak erraztearen aldeko apustua egin duenez, arreta kanal desberdinak herritarren eskura paratu ditu. Internetek aukera ederrak dituenez, izapideak egiteko eredu berri bat sortzeko asmoa du Berako Udalak. Hiritarren zein enpresen ikuspegitik, aipatutako ereduak izapidetze prozesua errazten du nabarmen. Orain arte herriko etxean edo 012 telefonoaren bidez egin diren izapidetzeak webaren bitartez egiteko konpromisoa hartu du Udalak.
Datuen isilekotasuna
Herriko Etxeko bulegoetan edo telefono bidez egiten diren tramiteetan bezala, datuen isilekotasuna, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, eskaintzen duten estaldura legala dute. Zerbitzu honek, gainera, erosotasuna eskaintzen du, 24 ordutan indarrean dagoen kontsulta egiteko modalitatea baita. Etxetik mugitzea eta ilara luzeak ahazteko aukera ematen du. Horrez gainera, eragiketaren hasiera eta bukaera berehala egiten ahal dira.