Akordeoi eta trikitixa entzunaldia izanen dute Berako Musika Eskolan asteazken arratsaldean

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 10a

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia

Astearteko piano eta teklatu entzunaldiaren ondotik, Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak akordeoi eta trikitixa entzunaldia eskainiko du abenduaren 10ean, asteazken arratsaldeko 17:00etan.

Hainbat musikari

Irati Fagoaga, Onintza Zapiain, Ane Osua, Ane Bereau eta Oihana Amoros trikitilariek “Beti eskamak kentzen” joko dute; Naroa Zapirain, Jone Etxepare eta Ekhine Zapiain trikitilariek “Ibaineta gainean”; Arantxa eta Maialen Larrañaga akordeolariek “Astoa ikusi nuen”; Eneritz Goia eta Lurdes Iza trikitilariek “Gaueko Izar”; Ane Fagoaga akordeolariak “Muñequita linda” eta Saioa Ugalde eta Oihana Leiza trikitilariek, tronpetarekin Julen Errandonea lagun dutela “Egunda santi mamiña”.

Ama, seme-alabekin

Segidan familiako kanta aditzeko aukera izanen da. Izan ere, Amaia Abuin ama pianoa joz, Onintza Zapirain alaba trikitixarekin, Manex Zapiain semea gitarrarekin eta Eneritz Zapiain bertze alaba ahotsez, “Triste bizi naiz eta” kantatuko dute; Irati Fagoaga, Ane Pacheco, Paula Artieda, Oihana Leiza eta Oihana Amoros trikitilariek eta Onintza Zapiain abeslariak “Euskaldunak” eskainiko dute; Ane Osua, Ane Bereau eta Onintza Zapiain trikitilariek “Ator-Ator” kantatuko dute; Saioa Ugaldea eta Irati Fagoaga trikitilariek, pianoan Maddi Ugalde lagun dutela “Oilarra kantari; Ane Pacheco eta Paula Artieda trikitilariek, Ainara Pacheco eta Julia Artieda ahizpak kantari dituztela, “Olentzero” joko dute; Oihana Amoros trikitilariak eta Unai Amoros klarinete joleak “Ator-Ator” joko dute; Ane Fagoaga, Maialen Larrañaga eta Arantxa Larrañaga trikitilariek, Josebiñe Agirre, Maialen Ruiz eta Naiara Dagerre teklatuarekin, Olatz Etxepare klarinetearekin, Mikel Moreno marinbarekin eta Mikel Esnaola lirarekin lagun dituztela “Noche de paz” joko dute; Leire Iriarte eta Saioa Ugalde trikitilariek “Din Dan Don” joko dute; Ainhoa Larretxea trikitilariak eta Oier Larretxea eta Ibon Irastortza txistulariek “Izartxo bat”; Maialen Jimenez akordeolariak, Alaitz Aguilar pianojoleak eta Maddi Ugaldek teklatuarekin “Vals (Amèlie)” eta Eila Sagastibeltza eta Lurdes Iza trikitilariek “Fandango” eta “Arin-Arin”.

Helduek ere badute bere lekua

Helduei ere lekua emanez, Sarai Etxarte, Oihana Eltzaurdia eta Janire Andres trikitilariek eta Ainhoa Larretxea, Maider Fagoaga, Arantxa Agirre, Maria Pilar Irazoki, Inaxio Fagoaga eta Carlos Pacheco panderojoleek “Lantzeko inhauteria” joko dute; Ainhoa Larretxea, Maider Fagoaga, Sarai Etxarte, Oihan Eltzaurdia eta Janire Andrés trikitilariek “Bolant dantza” joko dute; Maider Fagoaga, Janire Andres eta Oihana Eltzaurdia trikitilariek, Mikel Esnaola klabeekin, Mikel Moreno kongekin eta Ainhoa Larretxeak kantari “Habanera” eta azkenik, entzunaldia bukatzeko, trikitixa taldeak, Mari Jose Bergara pianojolearekin, Aitor Mitxelena klarinetearekin, Igor Telletxea bateriarekin eta Arantxa Agirre, Maria Pilar Irazoki, Inaxio Fagoaga eta Carlos Pacheco panderojoleekin “Arbola”, “Jaungoiko Jaunak Gabon” eta “Gora ta gora beti” joko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun