Igantziko Euskara Batzordeak bertze urte batez Kultur Egunak antolatu ditu abendurako. Urtero bezala adin guztietako jendeari zuzendatutako ekitaldiak izanen dira abenduaren 5etik 8ra.
Ortziralean txiste afaria
Abenduaren 5ean, ortziral arratseko 21:30ean txiste afaria izanen da Biltokin, Guillermo Segurola azpeitiarraren eskutik.
Larunbatean arratsalde pasa Baratzondon
Abenduak 6an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan Baratzondon haurrentzako film emanaldia eginen da eta goxokiak ere izanen dituzte. Hori akaututakoan, arratsaldeko 18:00etan Baratzondon Go!azen euskarazko film musikala eskainiko da gaztetxoentzat. Iluntzean, berriz, helduentzako antzerkia izanen da. Beraz, Baratzondotik mugitu gabe, arratsalde pasa ederra egiten ahal dute adin guzietako igantziarrek.
Unibertsoari buruzko erakusketa igandean
Abenduaren 7an, igandean, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Ziber Txokoan, “Zeinen ttikiak garen! unibertsoari buruzko erakusketa interaktiboa eskainiko da. 16:30etik aitzinera haurrentzako ekintzak ere izanen dira. Arratseko 20:00etan Baratzondon Iddwac musika taldeak kontzertua eskainiko du.
Etxeko produktuen eta sendabelarrei buruzko erakusketa astelehenean
Abenduaren 8an, astelehenean, goizeko 11:30etik aitzinera Baratzondon “Etxeko produktuen eta sendabelarren mundua” erakusketa ikusgai izanen da. Eguerdiko 12:00etan frontoian bizkotxo lehiaketa eginen da eta arratsaldeko 19:00etan Biltokin berendua, aurtengoagatik, Igantziko Kultur Egunei akabaila emateko.