Azaroaren 28an, ortziralarekin, eginen du Berako Gure Txokoa elkarteak urteko batzarra, arratsaldeko 19:30ean lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarrenean.
Gai ordena
Gai ordenari dagokionez, lehenengo puntuan, iazko akta irakurri eta, hala badagokio, onartu aginen da. Bigarren puntuan 2008ko kontu eta ekitaldien balantzea eginen da eta hirugarrenean, 2009ko ekitaldiak, aurrekontua eta egitasmoak. Gure Txokoaren urteko batzarra akautzeko, eskaera eta galderen txanda izanen da. Urteko batzarraren garrantzia dela eta, ahalik eta bazkide gehienek parte hartzeko deia egin dute Berako elkarte handienaren zuzendaritza batzordetik.