Xabi Zozaia pala txapelketan lehen faseko azken jardunaldia jokatuko da asteburuan

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 26a, 12:36

Gero, lehen eta bigarren mailatan banatuko dira pilotariak

Lesakako Batzoki elkarteak antolatzen duen Xabi Zozaia pala txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen joan den asteburuan. Larunbatean, Peluaga eta Huegunek 25 eta 9 irabazi zieten Ubeda eta Matias-i. Bereau eta Dagerrek 25 eta 13 irabazi zieten Juanikorena eta Alustizari eta Telletxea eta Galdosek 25 eta 16 irabazi zieten Oiartzun eta Galdosi. Igandean, Larralde eta Lakostak 25 eta 18 irabazi zieten Rodriguez eta Almandozi. Hita eta Rotetak 25 eta 21 irabazi zieten Txoperena eta Altzugarairi; Bertol eta Agostik 25 eta 18 irabazi zieten Martinez eta Martinezi eta Etxenike eta IƱarreak 25 eta 20 irabazi zieten Ubeda eta Matiasi.

Lehen faseko azken jardunaldi erabakiorra

Heldu den aste hondarrean bosgarren jardunaldia jokatuko da, lehen faseko azkena. Honenbertzen, hurrengo fasean lehen mailan zein ariko diren eta bigarren mailan zein ariko diren erabakiko da. Honela, lau multzoetako bi lehendabiziko bikoteek lehen mailako txapelketa jokatuko dute eta hirugarren eta laugarren gelditu direnek bigarren mailakoa. Multzo bakoitzeko bosgarrenak txapelketatik kanpo geldituko dira.

Ortziral arratsean eta larunbat goizean

Beraz, jardunaldi erabakior hori ortziralean, azaroaren 28an, arratsaldeko 7etan hasiko da, Etxenike eta IƱarreak, Oskariz eta Berhoren kontra jokatuko duten partidarekin. Segidan, Unanue eta Txoperena, Mitxelena eta Sanjurjoren kontra ariko dira. Larunbatean, azaroaren 29an, goizeko 9:30ean hasiko dira partidak Lesakako udal pilotalekuan: Larralde eta Lakosta, Oiartzun eta Galdosen kontra ariko dira; Hita eta Roteta, Bertol eta Agostiren kontra; Oiartzabal eta Santamaria, Rodriguez eta Almandozen kontra eta Etxeberria eta Ormaetxea, Txoperena eta Altzugaraien kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun