Haize berriak ludotekan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Julen Zelaieta hezitzaileak bere ardura utzi ostean, urriaren 10ean Dindaia Fundazioak ludotekarako zaintzailea aukeratzeko probak egin zituen. Sei lagunek izena eman bazuten ere, azkenean bi aurkeztu ziren. Hala, frogak akautu ostean, Koldobike Gorostiza herritarrak hartu du lan hau. Bertzalde, Udalak zerbitzu honek dituen kostuak ttikitze aldera, Igantziko Udalari gonbitea luzatzeko asmoak ditu, beti ere, lehentasuna herriko haurrek izanik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun