Joan den urteko mingain urdinaren gaitzak Lesakako feriak aziendarik gabe utzi bazituen ere, aurten buelta eman zaio eta azienda lehiaketan ere parte-hartze zabala izan zen azaroaren 20an. Guztira 295 abere aurkeztu ziren.
Behi aziendetan 34 buru bildu ziren plazara
Sari gehienak Berara joan ziren:
suizen kategorian lehendabiziko hiru sariak Berako Jose Antonio Igoak eskuratu zituen –190, 160 eta 100 euro–.
Haragietako behietan ere Igoak irabazi zuen lehen saria –190 euro–.
Bigarren eta hirugarren sariak, aldiz, Luis Olaetxea lesakarrarentzat izan ziren –160 eta 100 euro–.
Zaldietan 257 buru aurkeztu ziren eta Lesakako Ion Muñoak lortu zuen lehen saria –125 euro–;
Bigarrena Mª Isabe lnda lesakarrarentzat izan zen –95 euro–,
Hirugarrena Marisol Otxoteko lesakarrarentzat –50 euro–.
Azkenik, aharietan lau abere aurkeztu ziren eta lehen hiru sariak Miguel Angel Etxegarai beratarrarentzat izan ziren. 35, 25 eta 15 euro jaso zituen, sariengatik.