San Francisco Jabier Egunean, abenduaren 3an, bi lagun omenduko ditu Larraburua Jubilatuen Elkarteak 80 urte betetzeagatik: Kuxi Iturria Zubieta eta Kontxita Villareal Irisarri. Iganderoko mezaren ondotik, bazkaria eginen dute Larraburuko egoitzan eta, ondotik, lore-sortak eta plaka emanen dizkiete omenduei ekitaldi xume batean.