Mugikortasun Planak aitzinera segitzen du

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Bizikleta erabiltzea bultzatu nahi da

2005ean hasitako Mugikortasunaren Planarekin segituz, hainbat proiektu martxan ditu Udalak. Gidariek eta oinezkoek somatu izanen dute bide-seinale aldaketak izan direla eta arretaz begiratzea gomendatu dute. Lehen posible ziren zenbait norabidetan gidatzea debekatzen duten seinaleak paratu dira eta oinezkoendako pasabidea erraztu. Horrez gain, aparkaleku berrien azterketa eta bizikletaren erabilera bultzatzeko kanpaina eginen dira.
Azken ekimen honetan eta aitzinekoan bezala CRANAren laguntza izanen da eta Udaletik guraso elkarteak animatu nahi dituzte urtarril aldera garatuko den bizikletaren erabilera bultzatzeko kanpainan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun