85 urte bete dituzten Urrezko Adina elkarteko lesakarrak omendu zituzten azaroaren 7an. Zehazki, hiru ziren omenaldia jaso behar zutenak: Juliana Etxeberria Telletxea, Santiago Telletxea Telletxea eta Joxe Mari Iratzoki Telletxea. Dena den, soilik Elordiko Santiago Telletxea hurbildu zen omenaldira. Argazkian, meza ondotik ageri da Elordikoa, emaztea, hiru alaba, erraina eta biloba bat ondoan dituela. Gero, Etxalarko Bentan bazkaldu zuten.