Lesakan Euskaraz Bai ospakizuna eginen da igande honetan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Asteburu osoan Kontseiluaren 10. urteurreneko erakusketa ibiltaria ikusgai izanen da Beti Gazten

Azkeneko urteetan Kultur Egunak antolatu ditu garai honetan. Euskara Batzordeak Aurten, urrats bat aitzinera egin eta Euskaraz Bai ospakizuna antolatu du aste hondar osorako. Kontseiluak 10 urte bete dituela-eta erakusketa ibiltaria ekarriko da Beti Gazte elkartera, larunbat eta igandean 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

Ekitaldi gehienak igandean izanen dira. 9:00etan bideo rallyaren aurkezpena eginen da frontoian. 10:00etan ilar prestaketa eginen da Plaza Zaharrean edo, euria eginen balu, frontoian. Eguerdian, etxeen izenak euskaraz paratuko dira eta euskararen erabilera bultzatzeko kanpainaren aurkezpena eginen da Plaza Zaharrean. 14:00-etan ilar-jatea eginen da frontoian. Bazkalondoa girotzeko, Piano bat bertsotan kantaldia izanen da frontoian bertan. Egitarauarekin akautzeko, 19:00etan bideo rallyko lanen emanaldia eta sari banaketa eginen da Herriko Etxeko arkupeetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun