Endarlatsako zubi berriaren bi arku erdiak elkartu zituzten hilaren 18an. Zubi berriak ikusmin handia sortu zuen, errekan pilarerik ez duelakoz izanen. Edonola ere, oraindik aunitz falta da zubi berritik ibilgailuak pasatu ahal izateko. Horretarako bete behar diren bederatzi fasetatik laugarrena bertzerik ez baita izan bi arkuak elkartzea. Lan hau egitea Gipuzkoako Diputazioari dagokio, nahiz eta Nafarroako Gobernuak erdia, 9,8 milioi euro, ordainduko dituen.
Ekitaldiaren garrantzia sinbolikoa nabarmenduz, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea eta Juan Jose Ibarretxe Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria hurbildu ziren Endarlatsara, Gipuzkoako Diputazioko, Nafarroako Gobernuko eta inguruko herrietako udal ordezkariekin batera.