Duela bi aldizkari, nekazaritzako azpiegituretan lanak eginen zirela iragarri genuen. Bada, hasi dira. Sasoi Eskabazioak enpresa da lanean ari dena, eta bertzeak bertze, Xantelerreka eta Suspelako bideetan zoladura-obrak eginen ditu; horrez gain, Zalaingo ur depositura doan bidea ere konponduko du. Larun aldera doan pistan ere moldaketa batzuk eginen ditu, eta Kaule eta Garaitarreta auzoetarako sarbideetan ere hainbat lan eginen ditu. Lan hauen aurrekontua 202.561,82 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak 121.537,82 euroko dirulaguntza emanen du. Aurten 60.768,55 euro emanen ditu eta gainerakoa heldu den urtean.