Droga mendekotasunaz

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Drogen mendekotasunari buruzko jardunaldia antolatu dute Udalak eta Askagintzak larunbat honetarako. 10:00etan hasiko da eta 13:00ak bitarte, droga mendekotasunen fenomenoari buruz ariko dira. Bertzeak bertze, Hilario Garrudo psikologo klinikoak hitzaldia eskainiko du eta horrez gain, Bera Herri Planaren berri ere emanen du Askagintzak. Informazio puntua

Bertzalde, sexualitate eta drogen kontsumo eta erabilera dela-eta, gazteak ahalik eta informatuen egoteko informazio puntua zabaldu dute Askagintzak eta Udalak Herriko Etxean. Ortziralero zabalik dago bulegoa, 17:00etatik 20:00etara. Helbide honetara idatziz ere harremanetan jar daiteke: drogaklarrugorrian@askagintza.com. Hiru helburu nagusi ditu informazio puntu honek: batetik, drogen eta sexualitateen inguruan ezagupena eskaini nahi da; bertzetik, osasun heziketarako estrategia ezberdinak garatu nahi dira, beti ere, osasuna sustatu eta prebentzioa landuz; azkenik, aholkularitza eskaini nahi da, konfidentzialtasuna eta laguntza emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun