Guztira 14.864.644 euroko dirulaguntza onartu du Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak Nafarroako 42 enpresek egindako inbertsioak subentzionatzeko. Kopuru horretatik 786.966,58 euro inguruko enpresentzako izanen da: Savera, Verkol eta Ubela lantegientzat eta Alkaiaga industrialdean dagoen Mendaur karrozeriak enpresarentzat. Produkzioa modernizatu, sendotu eta dibertsifikatzeko egin dituzten inbertsioak subentzionatzeko onartu ditu Gobernuak laguntzak.
Mendaur karrozeriak-ek 364.423,54 euro jasoko ditu 1.401.629 euroko inbertsioari aitzin egiteko; Savera enpresak 188.399,40 euro hartuko ditu 3.139.990 euroko inbertsio bat tarteko; Verkolek 220.000 euroko laguntza izanen du, 2.000.000 euroko aurrekontua duen inbertsio batentzat; Ubela lantegiak 14.143,64 euro hartuko ditu, 94.290,95 euroko inbertsioa dela-eta.