Lesakako Irain eskolako Guraso Elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Otxogorrienea Guraso Elkarteak antolatutako Haurraren Eguna ospatu zen igandean. Euri langarraren ondorioz, plazan egitekoak ziren ekitaldiak Herriko Etxeko arkupetara eraman ziren, baina neska-mutikoek eskulanetan, margoketan edo makillajean aritzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, aterialdietan hainbat joku izan zituzten plazan goiza pasatzeko: koxkor biltzea, sokatira, aulkiaren jokua… dena musikaz lagundua.
Arratsalden musika eta berendua
Arratsaldean ere, musikarekin dantzan eta kantuan aritzeko modua izan zuten eta eguneko ekitaldiak akautzeko, berendu goxoa izan zuten partehartzaile guziek.
Asteartean ipuin kontalaria
Asteartean, azaroaren 18an, berriz, Kontu Kantoi ipuin kontalariak “Esaldi bat, esaldi bi… kontu kontari” ipuina kontatuko du udal liburutegian, 18:00etatik aitzinera, Lesakako Udalak antolatutako ekitaldian.