Lesakako azaroko kultur ekitaldien barrenean, Irain eskolako Guraso Elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Otxogorrienea Guraso Elkarteak Haurraren Eguna antolatu dute igande honetarako, azaroaren 16rako. Goizeko 11etan hasita, Plaza Zaharrean, neska-mutikoek eskulanetan, margoketan edo makillajean aritzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, hainbat joku ere izanen dituzte goiza pasatzeko: koxkor biltzea, sokatira, uztaien jokua, zaku-karrerak… Dena musikaz lagundua. Euria eginen balu, ekitaldiak Irain eskolako frontoian eginen lirateke.
Arratsalden musika eta berendua
Arratsaldean ere, 16:30etik aitzinera bertze zenbait joku izanen dituzte, baita musikarekin dantzan eta kantuan aritzeko modua ere. Lesakako Haurraren Eguneko ekitaldiak akautzeko, berendu goxoa izanen da partehartzaile guzientzat.
Azaroaren 18an ipuin kontalaria
Heldu den asteartean, azaroaren 18an, berriz, Kontu Kantoi ipuin kontalariak “Esaldi bat, esaldi bi… kontu kontari” ipuina kontatuko du udal liburutegian, 18:00etatik aitzinera, Lesakako Udalak antolatutako ekitaldian.