Bortzirietako enpresetan euskararen erabilera planen inguruko dinamika eta eskakizuna indartzeko asmoz jardunaldia antolatzeko asmoa zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ortziral honetan, azaroaren 14an. Mahainguru honetara, euskara teknikari eta arduradunekin batera, Hernaniko Selak, Bergarako Arcelor eta Ampo-Poyam enpresetako ordezkariak zeuden gonbidatuak, baina agenda arazoak zirela eta, mahainguru hori ez da eginen. Horrelaxe jakinarazi zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Lan Munduko Batzordearekin batera azaroaren 4an egindako prentsaurrekoan.
Gogoeta jardunaldirik ere ez
Orduan, mahainguruaren ordez, gogoeta jardunaldia eginen zela iragarri zen, baina hori ere bertan behera gelditu dela oroitarazi dute Mankomunitatetik.