Asteazken eta ortzeguneko egitaraua

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

TTIPI TTAPA

Azaroak 19 asteazkena
17:00 musika eskolaren kontzertua
18:00 trikitilariek kalejira eginen dute
18:00 Beti Gaztek antolatutako ajoarriero txapelketari hasiera emanen zaio.
Bikote bakoitzak 2 kilo bakailao ekarri beharko ditu. Elkarteak 40 euro emanen dizkio bikote bakoitzari. bikote bakoitzak gas-sukaldea, kazula, zartagina eta behar dituen tresnak eraman beharko ditu. Antolakuntzak olioa, baratxuriak eta gatza jarriko ditu bikote bakoitzarendako. Sariak sailkatutako lehendabiziko 3 bikoteei emanen zaizkie.
Eta bukatzeko, proba ikustera hurbildu den jendean, lehiaketan parte hartu dutenek egindakoa dastatu ahal izanen dute. Lagungarri, ardoa eta ogia banatuko da.
Apuntatu nahi duenak Beti Gaztera edo Lesakako Herrik Etxera deitu beharko du (948 637 005) azaroaren 14a baino lehen.

Azaroak 20, Ortzeguna

Feria eguneko goiz osorako artisau erakusketa antolatu du San Fermin erretiratuen elkarteak.
11:00 Aizkolariak Donato Larretxea...
ondotik Bertsolariak.Bertso eskolak antolatuta
Xebaxtian Lizaso
Jexux Mari Irazu

17:30 Aspeko pilotari profesionalen arteko pilota partidak pilotalekuan.

19:00 Dantzaldia TZ taldearekin Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun