Arkupe Elkarteko paletako txapela Lizarrara

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 11a, 12:50
Argazkia: Jose Mari TELLETXEA TTIPI TTAPA

Lizarrako Mertxe eta Susanak (urdinez) 30 eta 23 irabazi zieten Iruritako Edurne Argain eta Lizarrako Kristinari azaroaren 1ean jokatu zen Arkupe Elkarteko paleta goma txapelketaren finalean. Hirugarren posturako lehian ere, Lizarrako Dolo eta Maitek 30 eta 28 irabazi zieten Orioko Ines eta Asuni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun