Bide publikoen inbentarioak eragindako aldaketak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Herriko bide publikoen inbentarioak katastroan eragin dituen aldaketak jendaurrean paratu ditu Udalak ikusgai. Udalak 2005eko maiatzaren 18an onetsi zuen herriko bide publikoen inbentarioa behin betikoz eta inbentario hau katastrora pasatu da. Hala, katastroko lur-sail batzuk ukitu egin dira, eta aldaketa horiek Herriko Etxeko Pleno Aretoa daude. Azaroaren 27a bitarte hor egonen dira, 8:30etik 13:30era bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun