Kirol eta kultur ekitaldietarako laguntzak banatuko ditu Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an bukatuko da

Azaroaren 28an bukatuko da kirol eta kultur ekitaldiak antolatzeko Udalak banatuko dituen dirulaguntzak eskatzeko epea.
Kirol arloari dagokionean, bi dirulaguntza mota banatuko ditu Udalak: denboraldi luzez irauten duten kirol jardueretara bideratuak –liga bat, urte osoko mendi ateraldiak...– eta egun bateko kirol ekitaldietarako –mendi maratoiak, Lizuniagako Igoera…–. Iraupena duten jardueren kasuan, dirulaguntza osoaren %80a emanen da. Dirulaguntza onartu eta egun batzuetara egokitutako kopuruaren %50a jasoko dute, eta urte hondarrean, ebaluazio orria entregatzean, gainerakoa. Egun bateko ekitaldietara, berriz, dirulaguntza osoaren gainerako %20a bideratuko da. Hauen kasuan, kirol jarduera hori egin eta 30 eguneko epean justifikatu beharko dira gastuak. Ondotik ordainduko zaie dagokien dirulaguntza, ongi arrazoituta.
Kultur ekitaldien kasuan, egiten diren egunetik hurrengo 30 egunetan justifikatu beharko dira gastuak.

Parlamentariak Toki Onan

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak Toki Ona institutua bisitatu zuen azaroaren 4an. Atzerriko hizkuntzak ikasteko zein prozedura eta proiektu lantzen duten ikusi nahi izan zuen. Insitutuko ordezkariek hizkuntzaren tratamentua nola garatzen duten azaldu zioten aipatu Batzordeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun