Bortzirietako eskuz binakako txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 4a

Egunotan jokatu da Bortzirietako eskuz binakako VIII. txapelketako laugarren jardunaldia, baita gibeleratuta gelditutako zenbait partida ere. Joan den asteartean, Beran jokatutako partidan, alebin B mailan, Gure Txokoako Ibai Ros eta Andoni Rodriguezek 18 eta 3 irabazi zieten Arkupeko Asier Sanjurjo eta Xuban Larretxeari. Ortzegun arratsaldean ere zenbait partida jokatu ziren. Beran, alebin B mailan, Gure Txokoako Ibai Ros eta Andoni Rodriguezek 18 eta 8 irabazi zieten Altxatako Goiatz Jauregi eta Xabier Sanzberrori eta infantil A mailan, Arkupeko Gorka Sanjurjok eta Unai Zamoranok 18 eta 10 irabazi zieten Biltokiko Unai Telletxea eta Gure Txokoako Beñat Mitxelenari. Etxalarren, alebin B mailan, Altxatako Ixaka Labadiek eta Julen Telletxeak 12 eta 18 galdu zuten Arkupeko Pello Telletxea eta Joseba Agirrerekin.
Gainerakoan, laugarren jardunaldian honako emaitza hauek izan dira:

LESAKAN, AZAROAREN 1ean, LARUNBATA , GOIZEKO 10etan

ALEBIN B MAILAN
Asier Maia-Iker Rekarte (Hondarribiko P.E.), 18; Asier Sanjurjo-Xuban Larretxea (Arkupe-Lesaka), 4.

BENJAMIN A MAILAN
Eneko Sanzberro-Andoni Iribarren (Altxata-Etxalar), 18; Joseba Pagadizabal-Beñat Ordoki (Arkupe-Lesaka), 11.

ALEBIN B MAILAN
Iñigo Arretxea-Andoni Arriola (Arkupe-Lesaka), 13; Goiatz Jauregi-Xabier Sanzberro (Altxata-Etxalar), 18.

BENJAMIN B MAILAN
Xabi Lasaga-Julen Otxoteko (Arkupe-Lesaka), 13; Aimar Zamorano Jorge Agirre (Arkupe-Lesaka), 18.

ALEBIN A MAILAN
Harri Maritorena-Ander Errandonea (G. Txokoa-Bera), 18; Adur Zubizarreta-Iker Arizmendi (Hondarribiko P.E.), 11.
Jon Erro-Jon Ubiria (Arkupe-Lesaka), 13; Iker Iturria-Julen Palenzuela (Arkupe-Lesaka), 18.

IGANTZIN, AZAROAREN 1ean, LARUNBATA , GOIZEKO 10etan

AURREBENJAMIN MAILAN
Joxe Arriada-Beñat Yanci (Biltoki-Igantzi), 18; Jon Etxepeteleku-Ander Goizueta (Arkupe-Lesaka), 14.

BENJAMIN B MAILAN
Unai Leiza-Josu Elizondo (Arkupe - Lesaka), 11; Xiker Lizardi-Aitor Lazkanotegi (G. Txokoa - Bera), 18.

ALEBIN A MAILAN
Oihan Canabal-Iñigo Martínez (Biltoki-G.Txokoa), 18; Zigor Salaberria-Gorka Aduriz (Oiarpe - Oiartzun), 6.

BENJAMIN A MAILAN
Paulo Ramos-Jonan Arbelaitz (Arkupe-Lesaka), 2; Aitor Leonet-Imanol Ugalde (Oiarpe-Oiartzun), 18.

ETXALARREN, AZAROAREN 1ean, LARUNBATA, GOIZEKO 10etan

BENJAMIN B MAILAN
Aritz Irazoki-Iker Bizente (Altxata-Etxalar), 15; Ugaitz Larralde-Oier Larretxea (G.Txokoa-Bera), 18.

ALEBIN B MAILAN
Ixaka Labadie-Julen Telletxea (Altxata-Etxalar), 6; Iker Mitxelena-Alain Loperena (Oiarpe-Oiartzun), 18.

BERAN, AZAROAREN 2an, IGANDEA, GOIZEKO 9:30ean

BENJAMIN A MAILAN
Ganix Arruti-Enaitz Telletxea (Arkupe-Biltoki), 18; Mikel Elzaurdia-Yago Cantero (G. Txokoa-Bera), 17.
Iker Pikabea-Jonan Fagoaga (Arkupe-Lesaka), 9; David Begino-Jokin Mitxeo (Biltoki-Igantzi), 18

BENJAMIN B MAILAN
Beñat Yanci-Mikel Galardi (Arkupe-Lesaka), 5; Urko Etxeberria-Nikolax Kazabon (Oiarpe-Oiartzun), 18.

ALEBIN B MAILAN
Joseba Irazoki-Jon Iparragirre (Altxata-Etxalar), 0; Iker Salaberria-Mattin Kazabon (Oiarpe-Oiartzun), 18.

INFANTIL A MAILAN
Xabier Aizpuru - Ion Pagadizabal (Hondarribiko P.E.), 7; Mikel Begino-Ion Olaizola (Biltoki-Arkupe), 18.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun