Lesakako emakumeen paleta gomako txapela Lizarrara joan da aurten

Utzitako argazkiak 2008ko azaroaren 4a

Partida hasi aitzinetik, Mertxe eta Susana urdinez eta Edurne eta Kristina gorriz, tartean Mololo Irigoien epailea dutela. TTIPI TTAPA

Mertxe eta Susanak 30 eta 28 irabazi zieten finalean Edurne eta Kristinari

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketako azken partidak jokatu ziren larunbatean, azaroaren 1ean. Lehenik, hirugarren posturako lehia estua jokatu zen eta azkenean Lizarrako Dolo eta Maitek 30 eta 28 irabazi zieten Orioko Ines eta Asuni.

Final handia

Final handian ere, txapela Lizarra aldera joan zen, Mertxe eta Susanak 30 eta 23 irabazi baitzietan Iruritako Edurne Argain eta Lizarrako Kristinari. Aipatzekoa da Edurne Argainek azkeneko bi txapelketak irabaziak zituela Estitxu Pierola donostiarrarekin, baina aurten azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan du.

Sari banaketa

Finalen ondotik sariak eman zitzaizkien aurtengo lau bikote onenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun