Lesakako emakumezkoen paleta goma txapelketako finala jokatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 31a, 12:00

Batzokik antolatutako gizonen txapelketa, berriz, igandean abiatuko da

Lesakako Arkupe pilota elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da eta joan den larunbatean finalerdiak jokatu ziren. Lehenbizikoan, Edurne eta Kristinak 30 eta 25 irabazi zieten Ines eta Asuni eta bigarrenean, Susana eta Mertxek 30 eta 21 irabazi zieten Dolo eta Maiteri. Honela, larunbat honetan, azaroaren 1ean, arratsaldeko 18:30etik aitzinera jokatuko dira azkeneko partidak. Lehenbizikoan, hirugarren posturako lehian, Ines eta Asun, Dolo eta Maiteren kontra ariko dira eta segidan, final handian, Edurne eta Kristina eta Susana eta Mertxe izanen dira aurrez aurre.

Batzokik antolatutako Xabier Zozaia txapelketa igandean hasiko da

Arkupek antolatutako emakumezkoen txapelketa akautu bezain abudo, Batzokik antolatzen duen gizasemeena, Xabier Zozaia daraman pala txapelketa hasiko da. Urtero bezala, lau multzotan banatutako hogei bikotek parte hartuko dute eta lehen fasean lortutako sailkapenaren arabera, gero lehen eta bigarren mailan lehiatuko dira. Lehenbiziko partidak igande honetan jokatuko dituzte.
Goizeko 9:30ean hasita partida hauek jokatuko dira:
Telletxea eta Galdos, Larralde eta Lakostaren kontra.
Etxenike eta Iñarrea, Otegi eta Eizmendiren kontra.
Martinez eta Martinez, Hita eta Rotetaren kontra.
Oskariz eta Berho, Peluaga eta Huegunen kontra.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, partida hauek jokatuko dira:
Juanikorena eta Alustiza, Unenue eta Txoperenaren kontra.
Bereau eta Dagerre, Antxordoki eta Telletxearen kontra.
Bertol eta Agosti, Oiartzabal eta Santamariaren kontra.
Lehenbiziko jardunaldi honetan atsedena izanen dute lau bikotek: Rodriguez eta Almandozek, Mitxelena eta Sanjurjok, Txoperena eta Altzugaraik eta Ubeda eta Matiasek.

BORTZIRIETAKO ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETAKO 4. JARDUNALDIA

Pilota kontuekin akautzeko, Bortzirietako eskuz binakako zortzigarren txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da aste hondar honetan. Larunbat goizean jokatuko dira partida gehienak Lesakan, Igantzin eta Etxalarren eta igande goizean ere jokatuko dira Beran.

Larunbat goizean Lesakan, Igantzin eta Etxalarren

LESAKAN, AZAROAREN 1ean, LARUNBATA , GOIZEKO 10etan
ALEBIN B MAILAN
Asier Maia-Iker Rekarte (Hondarribiko P.E.); Asier Sanjurjo-Xuban Larretxea (Arkupe - Lesaka).

BENJAMIN B MAILAN
Theo Vargas-Aimar Otxoteko (Arkupe - Lesaka); Asier Ibarra-Xabi Leonet (Oiarpe - Oiartzun).

BENJAMIN A MAILAN
Eneko Sanzberro-Andoni Iribarren (Altxata-Etxalar); Joseba Pagadizabal-Beñat Ordoki (Arkupe - Lesaka).

ALEBIN B MAILAN
Iñigo Arretxea-Andoni Arriola (Arkupe-Lesaka); Goiatz Jauregi-Xabier Sanzberro (Altxata - Etxalar).

BENJAMIN B MAILAN
Xabi Lasaga - Julen Otxoteko (Arkupe-Lesaka); Aimar Zamorano-Jorge Agirre (Arkupe - Lesaka).

ALEBIN A MAILAN
Harri Maritorena-Ander Errandonea (G. Txokoa-Bera); Adur Zubizarreta-Iker Arizmendi (Hondarribiko P.E.).
Jon Erro-Jon Ubiria (Arkupe-Lesaka); Iker Iturria-Julen Palenzuela (Arkupe-Lesaka).

IGANTZIN, AZAROAREN 1ean, LARUNBATA , GOIZEKO 10etan

AURREBENJAMINAK
Joxe Arriada-Beñat Yanci (Biltoki-Igantzi); Jon Etxepeteleku-Ander Goizueta (Arkupe-Lesaka).

BENJAMIN B MAILAN
Unai Leiza-Josu Elizondo (Arkupe-Lesaka); Xiker Lizardi-Aitor Lazkanotegi-Gaizka Zandio (G. Txokoa - Bera).

ALEBIN A MAILAN
OiHan Canabal-Iñigo Martínez (Biltoki - G.Txokoa); Zigor Salaberria - Gorka Aduriz (Oiarpe - Oiartzun).

BENJAMIN A MAILAN
Paulo Ramos-Jonan Arbelaitz (Arkupe-Lesaka); Aitor Leonet-Imanol Ugalde (Oiarpe- Oiartzun).

INFANTIL A MAILAN
Andoni Ugalde-Mikel Zapirain (Oiarpe-Oiartzun); Joseba Bertiz-Joseba Aldave (Biltoki- Igantzi).

ETXALARREN, AZAROAREN 1ean, LARUNBATA, GOIZEKO 10etan

BENJAMIN B MAILAN
Aritz Irazoki-Iker Bizente-Markel Iturria (Altxata-Etxalar); Ugaitz Larralde-Oier Larretxea (G.Txokoa-Bera).

ALEBIN B MAILAN
Ixaka Labadie-Julen Telletxea (Altxata-Etxalar); Iker Mitxelena-Alain Loperena (Oiarpe - Oiartzun).

Igande goizean Beran

BERAN, AZAROAREN 2an, IGANDEA, GOIZEKO 9:30etan

INFANTIL B MAILAN
Ibon Txoperena-Aitor Alzugarai (Arkupe-Lesaka); Daniel Garmendia-Beñat Irazusta (Endaiako P.E.).

BENJAMIN A MAILAN
Ganix Arruti-Enaitz Telletxea (Arkupe-Biltoki); Mikel Eltzaurdia-Yago Cantero (G. Txokoa - Bera)
Iker Pikabea-Jonan Fagoaga (Arkupe-Lesaka); David Begino-Jokin Mitxeo (Biltoki-Igantzi).

BENJAMIN B MAILAN
Beñat Yanci-Mikel Galardi (Arkupe-Lesaka); Urko Etxeberria-Nikolax Kazabon (Oiarpe-Oiartzun).

ALEBIN B MAILAN
Joseba Irazoki-Jon Iparragirre (Altxata-Etxalar); Iker Salaberria-Mattin Kazabon (Oiarpe -Oiartzun).

INFANTIL A MAILAN
Xabier Aizpuru-Ion Pagadizabal (Hondarribiko P.E.); Mikel Begino-Ion Olaizola (Biltoki-Arkupe).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun