Asteburura begira zenbait ekitaldi antolatu ditu Berako Kultur Batzordeak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 30a

Ortziralean ipuin kontalaria izanen da eta larunbatean Taiwango abesbatzaren emanaldia

Berako Kultur Batzordeak aste hondar honetarako ondoko zenbait ekitaldi antolatu ditu. Honela, urriaren 31n, ortziralean, Ines Bengoa Haurrentzako ipuin kontalaria izanen da herri liburutegian. Bertan, Karabí-Karabá. 4-7 urte bitartekoentzako ipuina kontatuko du, Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldian

Taiwango abesbatza larunbatean Kultur Etxean

Azaroaren 1ean, larunbatean. Taiwango The Formosa Singers Taipei Abesbatzak kontzertua eskainiko du arratseko 20:00etan Berako Kultur etxean. Berako abesbatzak Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako emanaldira sartzeko 5 euro ordaindu beharko da

1994an sortua

Julian Ching-Chun Suk zuzentzen duen abesbatza 1994an sortu zen eta 18 emakumez eta 14 gizonez osatua dago. Beraz, ahots nahasiak eskaintzen ditu. Taldearen espiritua hurrengo esaldi honetan laburtzen da: “Taiwango izaera abestian adieraziz, musikaren bidez mantenduz”. Bere zuzendariak Julian Suk Arteen lizentziatura AEBko Wesminster Choir Collegean jaso zuen. Su maisuak bi musika estetikak azaltzen ditu. Ekialdekoa eta Mendebaldekoa, Formosa Singers taldea tokiko folklorearen bidez eta mendebaldeko abesbatzen arteen bidez bultzatuz. 1999tik bere zonaldean kontzertu franko eskaintzen dituzte. 2000 eta 2007 urteen artean, Japonia, Estatu Batuak, Kanada eta Australian abestera gonbidatuak izan ziren. Taiwanen eta atzerrian kontzertu ekintza zabal honengatik 2004ko abuztuan “Arteen Sari Berezia” eskuratu zuten. Horrela, “Taiwango Ahotsa” gisa beraien irudia herriko memorian sendotua dago. 2005eko abuztuan Takarazuka (Japonia) 21. Abesbatzen Nazioarteko Jaialdian Emakume Abesbatzen atalen Zilarrezko Domina eta Ahots Nahasitan eta Gizonen Abesbatzen bi urrezko domina iorabazi zituen.

Hamar diskoren jabe

Hamar disko produzitu dituzte. “Stars over the Sky” bere diskoak “Golden Melody Awardes”-ean 2 sari eskuratu zituen. “A walk through our Colective Memories” 16 golden Melody Award-erako izendatua izan zen “Emanaldi Onenaren” atalerako. 2006an “Kanta-Idazle Onenaren” eta “Album Klasiko Onenaren” sariak lortu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun