Herriko bi pilotari aurrez aurre

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Nafarroako 22 urtez beheitiko pilota txapelketan, bi aranztarrek egin zuten topo joan den igandean Labriten: Imanol Mitxelenak eta Joseba Madariagak. Lerro hauek idazterakoan ez genuen partidaren nondik norakoen berririk, baina final laurdeneko partida izan zen.
Mitxelenak Huarteko Kortabarriari 18 eta 13 irabazita lortu zuen final laurdenerako txartela. Madariaga, berriz, Aldabideko Mattin Ezkurdiaren kontra aritzekoa zen, baina hau ez zen aurkeztu. Hala, bi aranztarrek final laurdeneko partida jokatzekoa zuten joan den igandean. Bietako bat segurutik izanen dugu buruz buruko txapelketako finalerdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun