Jardunaldi gastronomikoak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Ehiza denboraldia dugunez, herriko jatetxeetan ehiza platerak eskaintzen dira. Bertzalde, sasoiko platerak eskaintzeko helburu berberarekin, Bertizko Turismo Partzuergoak 16. aldiz ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu. Eskualdeko zenbait jatetxe urriaren 31tik azaroaren 30a bitarte luzatuko den ekimen honen barne daude eta aurtengo edizio honetan Burlada jatetxeak ere parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun