Ekitaldiz beteriko Kultur Egunak izanen dira ortziraletik igandera

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Hitzaldia, haurrentzako txokoa, azoka, bertso afaria, herri kirolak... izanen dira

Aitzineko alean, Kultur Egunak ortziral honetatik igandera bitarte izanen direla iragarri genuen, urriaren 31tik azaroaren 2ra, alegia. Halere, hainbat ekitaldi zehaztu gabe utzi genituen, baina aldi honetan xehetasun guztiak jaso ditu ondorengo lerroetan:

ORTZIRALA, urriak 31

- 20:00etan Zahar Txokon hitzaldia: euskal zerriaren historia, ezaugarriak eta ustiapena. Hizlariak hauek izanen dira: Bittor Jauregi amaiurtarra, euskal zerri ekoizlea eta Bernart Bethar urepeldarra, Euskal Zerriaren Elkartearen sortzailea.
-22:00etan Mus Txapelketa Ekaitza Elkartean. Bikote irabazleak bi zerri-kuttin eta bi txanpan botila eramanen ditu, eta bigarrenek bi oilasko eta bi ardo botila.

LARUNBATA, azaroak 1

- 10:00etatik aitzinera frontoian Baserritarren Eguna.
- 17:00etan gorapean haurrentzako tailerrak.
- 21:00etan bertso afaria Ekaitza Elkartean, Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin.

IGANDEA, azaroak 2

- 12:30ean herri kirolak frontoian. Miren Urkiola eta Maria Jose Sardon harri-jasotzaileen erakustaldia.
- 17:00etan haurrentzako antzerkia eskolako gimnasioan: Ino, Ino, Ino, badator Bonbardino.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun