Iñaki Fagoaga Iantzi preso lesakarrak 15 urte bete ditu kartzelan. Urteurrena gogoratzeko eta Euskal preso eta iheslariak etxera izenburupean, urriro egiten den Sastrinerako mendi ateraldia eta ekitaldia egin zen urriaren 25ean. Aipatzekoa da Iñaki Fagoagak bere zigorraren hiru laurdenak bete dituela eta legea betez, aske egon beharko lukeela. Iñaki ez ezik, Bortzirietako bertze preso eta errefuxiatuak gogoratu ziren larunbateko ekitaldian.