Haurraren Eguna azaroaren 16an

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Kultur ekitaldiz ongi hornitutako azaroan, hilaren 20ko azienda feria eguna izanen da izarra. Halere, aitzineko igandean eginen da Haurraren Eguna eta hori antolatzen dabiltza Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteak. Goizean jokuak, eskulanak, margoketak eta gisako ekitaldiak izanen dituzte eta arratsaldean, musika eta berendua. Hilaren 18an ipuin kontalaria izanen da, 22an bertso bazkaria eta Santa Zezilia eguneko musika taldeen emanaldia eta 29an, Lesakan Euskaraz Bai Eguna izanen da. Arkupek antolatutako nesken paleta goma txapelketari lekukoa hartuz, Batzokik gizasemeena antolatu du eta azaroaren 2tik abenduaren 20ra jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun