Ortziral honetan, urriaren 31n, Doloreetako Ama Birjinaren komentuko beheitian kokatutako Burdinaren Etxea inauguratuko da eguerdiko 12etan. Bertan proiektuari buruzko txostena banatuko da. Burdinaren Etxean Pedro Lanz herriko arotxaren lanak ikusgai izanen dira eta lanbideari buruzko ikusentzunekoa ere grabatuko da. Burdinaren Etxea ez ezik, Turismo Bulegoa ere bertan izanen da.