Labiaga eta Tantirumairuko ikasleak arraunean

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Labiaga eta Lesakako Tantirumairu ikastolako neska-mutikoak Ikasarrauna jardunaldian ibili ziren urriaren 15ean. Bi herriak bereizten dituen Bidasoa ibaian goiti eta beheiti ibili ziren, arraunaren sekretuak ikasten. Horretarako, arraunaren mundua ezagutzen duten bi irakasle lekeitiarren laguntza izan zuten.

Aurtengoa bigarren edizioa izan da Labiagakoentzat, eta lehena lesakarrentzat. Bertzalde, ikastolako Pedagogia Taldeak antolatuta, Euskal Jokoak eta Jolasak izeneko ikastaroa egin dute ikasle, irakasle eta gurasoek urrian. Guztira bi orduko bortz saio egin dira Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzako jokoak ikasteko. Talde mugatua izaki, 12 lagunek parte hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun