Interneteko atari berria du herriak: www.beragureherria.com. Euskaraz eta gaztelaniaz egina da eta argazki galeria zabala osatu dute, argazki zaharrekin, baserri, ohitura, leku interesgarri, ospakizun eta kirolari lotutako argazkiekin eta prentsako artikuluekin. Jose Antonio Totono eta Rosamari Errandoneak egin dute.