Herriko bazterretan dauden megalitoak markatuko ditu Hilharriak taldeak

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 27a, 11:02

Nafarroako Gobernuak bideratutako ekimena da

Gure historian garrantzi haundikoak izan diren harri bereziak dira megalitoak. Urteekin aunitz desagertu dira, baina milaka urteren buruan mantentzen direnak ere badira. Azken aldian, horiek berreskuratzeko ahalegin bereziak egiten ari dira hainbat tokitan, eta Beran ere horrela eginen da. Mendi inguruan dauden megalitoak markatzeari ekinen dio laster Hilharriak taldeak. Nafarroako ondasunak biltzea da helburua, eta Nafarroako Gobernuaren eskariz hasiko da markatzen aipatu taldea. Trikuharriak, mairubaratzak, tumuluak... Gisa aunitzetako megalitoak markatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun