Ttipi-ttapari:

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

2008ko irailaren 18an, Ttipi-Ttapak 478. alean, Berako ikastetxeei buruz idatzitakoak harritu nau. Agian, Ttipi-Ttapak ez daki Labiaga Ikastola ikastetxe pribatua ez denik, Kooperatiba baizik. Are gehiago, euskaraz ikastea galerazita zegoen garaietan, herriak eta herritarrentzat sortutako euskal eskola.
Bertzerik gabe, eta horrelako akatsak errepikatuko ez direlakoan, nere agurrik beroena bidaltzen dizuet.

Ainhoa Senper Mazizior-Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun