Herriko bide publikoen inbentarioak katastroan eragindako aldaketak jendaurrean izanen direla jakinarazi du Berako Udalak, Josu Iratzoki alkateak urriaren 21ean sinatutako bando baten bitartez. Berako Udalak 2005eko maiatzaren 18an onetsi zuen herriko bide publikoen inbentarioa behin betikoz eta inbentario hau katastrora pasatu da. Horren ondorioz, katastroko lur-sail batzuk ukitu dira.
Urriaren 27tik azaroaren 27ra ikusgai
Ortoirudiak lur-sailen iraulketa-rekin, interesdunen eskura izanen dira Berako Herriko Etxeko pleno aretoan urriaren 27tik azaroaren 27ra arte, biak barne, goizeko 8:30etik 13:30era.