Lesakako emakumezkoen paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dira larunbatean

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 23a

Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako txapelketaren finala azaroaren 1ean izanen da

Aste hondar honetan jokatu diren partidekin erabakiak gelditu dira Lesakan, Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketako finalerdiak. Larunbateko emaitzei dagokienez, Mari Paz eta Aurorak 30 eta 18 irabazi zieten Maite eta Mariari; Amaia eta Estitxuk 30 eta 16 irabazi zieten Maider eta Judith-I; Susana eta Mertxek 30 eta 18 irabazi zieten Mertxe eta Mirariri; Ines eta Asunek 30 eta 28 irabazi zieten Dolo eta Maiteri eta Begoña eta Gurutzek 30 eta 26 irabazi zieten Mirentxu eta Enkarniri.

Finalerdiak urriaren 25ean

Gauzak honela, larunbat honetan, urriaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean hasiko diren finalerdiak honela gelditu dira: lehen partidan, Ines eta Asun, Edurne eta Kristinaren kontra ariko dira, eta Susana eta Mertxek, Dolo eta Maiteren kontra jokatuko dute.

Finala azaroaren 1ean

Larunbateko emaitzak kontuan hartuz, fiinala eta hirugarren posturako lehia azaroaren 1ean arratsaldean jokatuko dira Lesakako udal pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun