Orereta abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbat arratsean Lesakako elizan

Utzitako argazkiak 2008ko urriaren 23a

Orereta abesbatza duela 40 urte sortu zen, 1968an. TTIPI TTAPA

Larunbat honetan, urriaren 25ean, Errenteriako Orereta abesbatzak emanaldia eskainiko du Lesakako San Martin elizn, larunbat arratseko meza ondotik, 20:15ak aldera. Kontzertua Lesakako Abesbatzak antolatu du, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Imanol Elizasu Lsaa zuzendariaren agindupean eta Gerardo Rifón organojolearekin, lehenbiziko zatian kantu erlijiosoak eskainiko dituzte: Cacciniren Ave Maria, Léo Delibesen Meza Laburra, Cesar Frank-en Panis Angelicus eta Xabier Sarasolaren Pater Noster kantatuko dituzte.

Bigarren zatian euskal kantuak

Bigarren zatian, batez ere euskal kantuak kantatuko ditu Oreretako Abesbatzak, baina baita bertzelakoak ere. Honela, Kodaly-ren Tancnota, Astor Piazzolaren Verano Porteño, Marcelo Fernandezen moldaketarekin; Manuel Guiraok armonizatutako Prueba de amor, Eperrak herrikoia Imanol Elizasu zuzendariaren moldaketarekin, Luis Elizalderen Ama begira zazu, Eva Ugalderen Uraren besotik, Francisco Escuderoren Izar ederra, Tomas Garbizuren Zugana Manuela eta Pasayan xexenak eta Juncal Guerreroren Bi bihotz kantatuko dituzte.

1968an sortua

Orereta abesbatza duela 40 urte, 1968an sortu zuen Jose Luis Ansorenak. Grabatu dituen diskak honako hauek dira: 1978an “Eguberri Abestiak”, 1991n, “Oi Betleem” Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta 1999an sehaska kanten grabaketa. XXI. mendeko azken urteetan, batez ere, nazioarteko hainbat jaialdi eta emanaldian parte hartu du Orereta Abesbatzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun