Iñaki Fagoaga Iantzi preso lesakarrak 15 urte bete ditu kartzelan. Urteurrena gogoratzeko eta “Euskal preso eta iheslariak” etxera izenburupean, urriro egiten den Sastrinerako mendi ateraldia eginen da larunbat honetan, urriaren 25ean. Goizeko 11etan gelditu dira mendizaleak plazan eta eguerdiko 12etan eginen da ekitaldia Sastrinen. Menditik jautsita, eguerdiko ordubi terdietan herri bazkaria eginen da Arranon. Bazkarirako txartelak salgai daude ostatu horretan.
Zigorraren hiru laurdenak beteak
Aipatzekoa da Iñaki Fagoagak bere zigorraren hiru laurdenak bete dituela eta legea betez, aske egon beharko lukeela. Iñaki ez ezik, Bortzirietako bertze preso eta errefuxiatuak gogoratuko dira larunbateko ekitaldian.