Uraren planifikaziorako bilera garrantzitsua deitu du CRAM erakundeak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 21a

Berako Kultur Etxean eginen da, urriaren 21eko arratsaldeko 19:00etan

Astearte honetan, urriaren 21ean, Kantabrikoko Ur Konfederazioko Planifikazio Hidrografikoaren prozesuaren barnean gai garrantzitsuak eztabaidatzeko bilera eginen da Berako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera. Bilera, gaian interesa duen eta bileran parte hartu nahi duen edozeinentzako irekia izanen da. Bilera honetan, Juan Jose Grau, Nafarroako Gobernuko Ur Zerbitzuko zuzendariak; Jesus Gonzales Piedras, Kantabrikoko Ur Konfederazioko Planifikazio Hidrologikoaren Bulegoko burua eta Victor Peñas, Euskadiko Ur Agentziako teknikaria izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun