Berriz ere, astearte arratsaldero, iazko eskulan taldeak ikastaroa izanen du. 17:30etik 19:30era aritzen dira eta Pui iruritarra dute irakaslea azken urteetan bezala. Adibide gisa, eskulan aunitz ekarri zizkien lehenbiziko egunean ikusteko, aurten zeri lotu gomendioak emanez. Gustura dira aurten ere emakumeak aurten ere hornidurarako nola erabilgarri diren elementu politak egiteko aukera dutelako.