Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa abian

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 10a, 15:25

Iaz bezala, Berako Udal Liburutegiak eta Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Gaia librea izanen da baina hiru mailatan banatu dute, adinaren arabera. A Maila Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat; B Maila Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoentzat; C Maila DBHko 1go eta 2. mailakoentzat. Ipuinak 1-4 orrialdekoak izanen dira. Ipuinaz gain, gutun-azal batean ondoko datuok sartu beharko dira: izen-abizenak, maila (A, B edo C), adina, ikastetxea, gela eta harremanetarako telefonoa. Ipuinak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a izanen da Berako liburutegian edo Kultur Etxean. Sari banaketa, berriz, abenduaren 19an, eginen da Liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun